Indymedia Euskal Herria
Zentzugabekeria militarra sostengatzen jarraitzeari uko egiteko. Bidegabekeria militarra publikoki salatzeko. Makinaria militarra martxan jarduteko behar diren baliabideak ez emateko, aurten ere talde antimilitaristak errenta aitorpen garai honetan, eragozpen fiskala egitera animatzen dute.
Paperak betetzerakoan, ordaintzeko nahiz kobratzeko izan, idazki baten eragozle izatearen adierazpena gehitu daiteke. Desobedientzia zibila aktiboki egiteko, aitorpenaren kenketetan, bestelako proiektu bateri bideratzen zaiola gastu militarrei dagokion dirua eta ogasun sailari ordaintzen ez zaiola adierazten da, proiektuari emandako diruaren agiria eta eragozlea izatearen idazkia gehituz. 84 euro kentzea proposatzen da, munduko herrialde txiroenak gogoratuz. Estatuak ez du horregatik defentsarako aurrekontua murrizten, urtez urte handiagoa bait da, baina behintzat gerraren kontrako adierazpen politiko moduan jaso beharko du.
Informazio gehiago lortzeko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario